[BIDEOA] 50 urteren ostean, berriro ere futbolean aritu dira aitzindari izandako emakumeak

Joseba Derteano / Ekaitz Herrera 2019ko urr. 15a, 16:23

Kontxi Egiarte Arribalzaga zornotzarra, Miren Zamakona Azkuna durangarra eta Idoia Larrañaga Ansola elorriarra aitzindariak izan ziren duela 50 urte, emakumeen futbol taldeak osatu eta bertan aritzeagatik. Iraultza (Zornotza), Kemen (Durango) eta Besaide (Elorrio) futbol taldeetan aritu ziren. 50 urte geroago, futbolean ostera ere aritzeko eta oroitzapenak elkatrukatzeko batu ditu ANBOTOk. Garai bateko ilusioa eta indarra ez zaie amatatu. Bariku honetan, elkarrizketa osoa irakurgai egongo da paperezko edizioan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!