Maialen Bilbao eta Ana Garcia: onenek zortea ere alde dutenean

J.D. 2026ko ekainaren 15a

Maialen Bilbao eta Ana Garcia.

Ligako pilotari onenek elkarrekin jokatu dute finala, zozketak hala erabakita.

'Txapeldunaren zortea' esamoldea ezin hobeto egokitzen zaie Maialen Bilbao durangarrari eta Ana Garcia salamankarrari. Liga erregularreko aurrelari eta atzelari onenek elkarrekin jokatu dute finala asteburuan, zozketak hala erabaki duelako. "Ez genuen elkarrekin jokatzea espero. Kasualitatea izan da eta zortea eduki dugu", onartu du Bilbaok. Gainera, biek sarritan jokatzen dute batera eta ezinhobeto ulertzen dira kantxan. Elkarrekin Espainiako txapeldun eta txapeldunorde dira, pilota motelagaz eta azkarragaz, hurrenez hurren. 

Gaztela eta Leongo frontenis ligak zazpi jardunaldi izan ditu. Hilabete bakoitzean jardunaldi bat jokatu dute. Ligan ez dago bikote egonkorrik; hau da, jardunaldi bakoitzean bikoteak aldatu egiten dira eta pilotariek bikotekide desberdinekin jokatzen dute. Liga horretan, Maialen Bilbaok aurrelarien sailkapeneko lehen postuan amaitu du, eta Ana Garciak gauza bera egin du atzelarienean. Ondoren, finalari begira zozketa bidez erabaki dira bikoteak eta patuak elkarrekin jarri ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!