[BIDEOA] Mikeldiko idoloaren eskultura Durangoko Institutura lekualdatu dute

Anboto 2026ko maiatzaren 23a

Gaur eguerdian egin dute leku aldaketa, Madalenostetik Durangoko Institutura. Hartara, Eskuahaldunak elkarteak sortutako eskulturak Durangon jarraituko du.  

Mikeldiko idoloaren eskultura Madalenosten dago 2023ko abendutik, eta behin-behinean ipini zuten plaza horretan. Berez, handik hilabete batzuetara ziren kentzekoa, baina 2024ko martxoan, udalak eta Euskahaldunak elkarteak akordioa lortu zuten obra 2025eko urtarrilera arte Madalenosten mantentzeko. Besteak beste, segurtasuna mantentzeko neurriak bermatzea eskatu zion udalak elkarteari. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!