Durangoko Udalak aurtengo lorpenak aitortu dizkio Tabirakori

J.D. 2026ko maiatzaren 21a

Udal arduradunak eta Tabirako STko kideak atzoko familia argazkian.

Atzoko harreran kirol lorpenak nahiz talde-lanaren balioak azpimarratu zituzten.

Atzo arratsaldean Durangoko Udalak harrera egin zion Tabirako Saskibaloi Klubari aurtengo lorpenengatik. Gogoratu behar da gizonen talde nagusiak liga eta kopa irabazi dituela denboraldi berean eta emakumeen bigarren taldea Bigarren Nazional mailara igo dela. Lorpen horiei gehitu behar zaie emakumeen talde nagusia azpitxapeldun geratu dela bere ligan.  

Udal arduradunek kirol lorpenak ez ezik "talde-lana eta kantxa barruan eta kanpoan erakutsitako jarraikortasuna"  nabarmendu zituzten harreran, udalak ohar batean zehaztu duenez. “Denboraldi honetan egindako ahaleginagatik, dedikazioagatik eta konpromisoagatik, Tabirako ST talde osoa zoriondu nahi dut. Bere kirol lorpenek harrotasunez betetzen gaituzte eta kirolari gazteentzat eredu dira. Eskerrik asko gure udalerria kantxan zein kanpoan hain ondo ordezkatzeagatik”, adierazi zuen Mireia Elkoroiribe alkateak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!