Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nekazaritzako Test Guneen Sareko kideak (RETA) Durangon izan dira gaur, eskualdeko proiektuak ezagutzen. Udalerriko merkatu berritua ezagutu dute, batetik, eta Berrizko Haztegia proiektua, bestetik.
Mireia Elkoroiribe alkateak gazteak lehen sektorera erakartzearen garrantzia azpimarratu du bisitan. Halaber, jardunaldian eskualdeko ekoizleek ere parte hartu dute, eta 0 kilometroko produtuak saltzeko gunea erakutsi diete bisitariei, Etartie. Era berean, Haztegia proiektuaren berri izan dute ekintzaileek.