Tabirako igerilekuak ekainean zabalduko dituztela ziurtatu du Durangoko Udalak

E.H. 2026ko apirilaren 16a

Iker Txertudi kirol zinegotziak adierazi duenez, “lanak martxan diren arren, udako igerilekua normaltasunez irekiko da ekainaren erdialdean, urtero bezala". Aurten, erabiltzaileek aldagela modularrak erabiliko dituzte azken aldiz. 

Herriaren Eskubideak Tabirako igerilekuak udan zabalik egongo diren galdetu eta gero, Durangoko Udalak ziurtatu du baietz, igerilekuak ekainaren erdialdean zabalduko dituela. Hori bai, erabiltzaileek aldagela modularrak erabili beharko dituzte aurten ere, azken aldiz. Hala ere, udalak jakinarazi du, hobekuntza gisa, futbol zelaiko hainbat aldagela ipiniko dituela erabilgarri, dutxa gehigarriekin eta horretarako egokitutako sarbideekin. Bestalde, aldagela eta kafetegi berriak eraikitzeko lanak urrian hasiko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!