Zapatuan maila mistoa lehiatu zuten eta Maialen Bilbaok eta Diego Romerok jantzi zuten txapela. Laura Saez eta Julen Intxaustiren kontrako finala oso parekatua izan zen eta desenpate luze baten ondoren erabaki zen irabazlea, tanto bakarraren aldearekin.
Domekan emakumeen txapelketa lehiatu zuten, kasu honetan ere binaka. Andrea Arnaiz eta Andrea Campo geratu ziren txapeldun Maialen Bilbaoren eta Ana Garciaren kontrako finalean.
"Txapelketaren balorazio positiboa egiten dugu. Giro oso ona egon zen eta jendea partiduak ikustera hurreratu zen. Frontenisa eta batez ere emakumeen frontenisa bisibilizatzea ziren helburuak eta pozik gaude txapelketak izan duen harreragaz. Ea hurrengo urtera begira errepikatzeko aukera dugun", adierazi du txapelketaren antolaketan ibili den Maialen Bilbaok.
