Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi txapelaren bila gaur, Winter Serieseko finalean

Anboto 2026ko martxoaren 23a

Mugartegi-Watkins bikotea izango dute aurkari.

Heldu da egun handia. Gaur, 19:00etan hasiko den jaialdian, Euskotren Winter Series txapelketako finala hartuko du Ezkurdi Jai Alai pilotalekuak. Helena Barrenetxea durangarra eta Arai Lejardi iazko txapela berritzen saiatuko dira. Erika Mugartegi eta Frida Watkins izango dituzte kontrario. Gizonen Master Serieseko finalean Erkiaga-Atain eta Urreisti-Lekerika bikoteen artean dago txapela. 

(Bideoa: Eraman!)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!