Greba Orokorra

[BIDEOA] Durangon manifestazio jendetsua egin dute greba eguna amaitzeko

Joseba Derteano 2026ko martxoaren 17a

Kaleak askotariko aldarriz bete dira.

Gaurko greba egunari amaiera jartzeko hainbat manifestazio egin dira eskualdean. Durangokoa, esaterako, Landako Gunearen albotik abiatu da eta herriko kale nagusiak zeharkatu ditu, Andra Mariko elizpean amaitzeko. Bidean, Osasun Zentroaren parean, pentsionisten mugimenduko kideak batu dira manifestaziora. 'Hemen lan egin, hemen erabaki' eta 'Gora, gora, langileon borroka' lako aldarriak entzun dira ibilbidean zehar.

"Gaurkoan indarrak batu ditu eta greba batzordeekin batera burubelarri aritu gara gutxieneko soldata propioa hemen erabakitzeko aldarria zabaltzen. Pertsona guztiei diru sarrera duinak bermatzea desberdintasun sozialei aurre egiteko eta aberastasuna banatzeko nahitaezko osagaia da", adierazi dute amaierako irakurketan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!