Greba Orokorra

[BIDEOA]: Errepideetako trafiko mozketekin, martxan dago greba orokorra

Ekaitz Herrera 2026ko martxoaren 17a

Lanuztearen eraginak goizeko lehenengo ordutik hasi dira igartzen eskualdeko kaleetan. Durangoko eta Iurretako grebalariek, adibidez, N-634 errepidea blokeatu dute Polypal enpresako biribilgunetik gasolindegira arteko tartean. LABeko Iratxe Delgadok adierazi du "justizia sozialeko auzia" dela 1.500 euroko gutxieneko soldata, "bizitza duina" bermatuko lukeelako.

Iurretan eta Durangon ez ezik, grebalariek Atxondoko, Elorrioko, Abadiñoko, Zaldibarko, Berrizko eta Zornotzako errepideak ere hartu dituzte. Goiz honetan hainbat mobilizazio egingo dute herririk herri. Eguerdian, baina, Bilboko manifestazio nagusira batzeko deia egin dute. Arratsaldean, mobilizazio gehiago egingo dutela iragarri dute. 

Deialdiak honako lotura honetan kontsultatu daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!