Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi, egungo txapeldunak finalera salkatzen saiatuko dira gaur

Joseba Derteano 2026ko martxoaren 16a

Heldu da egungo txapeldunen debuta emakumeen Euskotren Winter Seriesean. Helena Barrentetxea durangarrak eta Arai Lejardik finalerdia jokatu dute gaur Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan, 19:00etan hasiko den jaialdian. Aurkari izango dituzten Ihart Arakistainek eta Maia Goikoetxeak asko sufritu zuten final laurdenak gainditzeko (15-13, 13-15, 4-5) baina azkenean, Maite eta Oaia baino gehiago izan ziren, tantu-bakar batengatik.

Lehenengo finalerdiak joan zen astelehenean jokatu ziren. Bertan Erika Mugartegi eta Frida Watkins sailkatu ziren finalerako, Elaia Gogenola eta Eneritz Lizardiren aurkako partidari buelta eman eta desenpatean irabazi ostean (15-6, 8-15, 3-5). 

Gizonen finalerdia
Gizonen txapelketari dagokionez, joan zen astean finalera sailkatzea lortu zuten Aritz Erkiagak eta Gorka Mugartegi 'Atain'ek (12-15, 15-4, 5-2 Laduche eta Manciren aurka). Gaur erabakiko dira bigarren finalistak: Olharan-Zabala edo Urreisti-Lekerika. Joan zen barikuan Gasteizen galdu arren, partida ona jokatzetik dator mutrikuarra eta Ligako rankingeko liderra izango du Ezkurdin atzean, Unai Lekerikabeaskoa gernikarra. Aurrean berriz, Jean Olharan eta Jon Zabala. Azken hau, Erkiagarekin, Araba Euskarazeko finalera sailkatuta dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!