Arakistain-Goikoetxea eta Mugartegi-Watkins bikoteak finalerdietarako sailkatu dira Durangon

Anboto 2026ko martxoaren 3a

Atzoko jardunaldiko irudi bat (Argazkia: Eraman!)

Atzo Euskotren Winter Serieseko final laurdenak jokatu zituzten Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan.

Lehenengo partiduan Ihart Arakistainek eta Maia Goikoetxeak hiru set behar izan zituzten Maite Ortiz de Mendibil eta Oaia Otaño mendean hartzeko. Lehenengo seta galdu ostean, ondorengo biak irabazi zituzten norgehiagoka orekatu batean: 15-13, 13-15, 4-5.

Bigarren partiduan Erika Mugartegi eta Frida Watkins bi setetan nagusitu ziren Lur Lejardiren eta Maialen Aldazabalen aurka: 15-14, 15-10.

Ondorioz, finalerdiak honela geratzen dira: martxoaren 9an,  Elaia Gogenolak eta Eneritz Lizardik  Erika Mugartegiren eta Frida Watkinsen aurka jokatuko dute. Gizonen txapelketan honako hau da finalerdia: Erkiaga-Atain / Laduche-Manci.

Martxoaren 16an, berriz, Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi Ihart Arakistainen eta Maia Goikoetxearen aurka ariko dira. Gizonetan Olharan-Zabala eta Urreisti-Lekerika bikoteek neurtuko dituzte indarrak martxoaren 23ko finalera sailkatzeko txartelaren bila. 

Zaleak partidua jarraitzen (Argazkia: Eraman)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!