24. Korrika

Korrikako lekukoa eraman gura duzu ANBOTOren kilometroan?

Anboto 2026ko martxoaren 9a

Aurten, lan-taldeko kideek barik, Anbotokideek eramango dute ANBOTOren lekukoa, Berbarogaz batera. Zuk eramatea gura? Hala bada, sartu lotura honetan eta eman zozketarako izena! 

Hona hemen zozketarako lotura: LEKUKOA ERAMAN NAHI DUT

Bestalde, oraindik ANBOTOKIDE ez bazara eta izatea gura baduzu, hemen daukazu aukera.

Korrikak Atharratzetik irtengo du martxoaren 19an, eta Euskal Herri osoa zeharkatu eta gero Bilbora iritsiko da hilaren 29an. Durangaldetik bezperan igaroko da, goizaldean, martxoaren 28tik 29rako gauean. Euskara gara izango da aurtengo lema, eta Errigora, omendua. Halaber, azken horri lotuta, pertsonaia berri bi sortu ditu Korrikak: Zainzuriñe eta Orburutxo

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!