[BIDEOA]: Errigorak Orburutxo eta Zainzuriñe aurkeztu ditu, Korrikan parte hartuko duten pertsonaiak

E.H. 2026ko otsailaren 24a

Korrikaren omendua Errigora dela eta, Nafarroa hegoaldea euskalduntzeko dinamikak toki berezia izango du aurten. Izan ere, Errigorako pertsonaia bik, Orburutxok eta Zainzuriñek, Korrikan parte hartuko dute. Pertsonaiok lasterketako kilometroren batean identifikatzen dituztenek sariak irabazi ahal izango dituzte. 

"Joko bat proposatzera gatoz" esan dute pertsonaiek, bideoan: "Gu biok egunero aterako gara Korrikara, baina sorpresa izango da zein kilometrotan aterako garen. Hor zu sartzen zara jokoan, korrikazale: Korrikaren aplikazioan sartu eta bideo-kroniketara jo beharko duzu gu aurkitzera. Zein kilometrotan ateratzen garen asmatzen duzuenon artean sari bikainen zozketak egingo duguditugu egunero", iragarri dute.

Behin pertsonaia biak identifikatuta, lehiakideek Errigoraren atarira sartu beharko dute gaueko 22:00etatik goizeko 10:00etara bitartean. Bertan, parte hartzeko inprimakia bete beharko dute, eta Orburutxo eta Zainzuriñe zein kilometrotan ikusi dituzten zehaztu. Asmatzen dutenen artean sariak egingo dituzte zotz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!