Durangoko EH Bildu: "Etxebizitza tasatuak merkatuko prezioan saltzeak higiezinen burbuila elikatzen du"

E.H. 2026ko urtarrilaren 27a

"Joan zen astean astean Durangoko Udalak zozketatu zituen 22 etxebizitza tasatuak ez dira nahikoa egoera zuzentzeko", esan dute. Koalizioak gaineratu du etxebizitza plana duela eskuartean.

Durangoko EH Bilduk bere iritzia kaleratu du joan zen asteko etxebizitzen zozketa  ahotan. Koalizioaren iritziz, "Durangoko Udalak zozkatu zituen 22 etxebizitza tasatuak ez dira nahikoa egoera zuzentzeko. Kontrara, etxebizitza tasatuak merkatuko prezioan saltzeak higiezinen burbuila elikatzea soilik dakar", esan du EH Bilduk. Hori dela eta, "egiturazko neurriak" eskatu dituzte "etxebizitza larrialdiari aurre egiteko". Jakinarazi dutenez, gaur egun "2.100 durangar" daude Etxebiden izena emanda, etxebizitza zain, eta udalerriko 1.500 etxebizitza "hutsik" daude.

EH Bilduk gogorarazi du etxebizitza plan bat aurkeztu zuela orain hilabete batzuk, eta 10 neurri jaso zituela bertan. Tartean, "etxebizitza hutsak mobilizatzeko neurriak" eta "alokairuko etxebizitza publikoa eraikitzeko proiektuak. Koalizioak lanean jarraitzeko nahia agertu du, "etxebizitza eskubidea izan dadin".

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!