JAEDen zozketa solidarioaren emaitzak

Ekaitz Herrera 2026ko urtarrilaren 6a

JAED elkarteak eguerdi honetan egin du zozketa solidarioa. Honako zenbaki hauek jaso dituzte sari nagusiak: 10117 (Dacia Sandero autoa), 57406 (Eurodisneyrako bidaia lau lagunentzat) eta 04560 (bizikleta eramangarri elektrikoa). 

Elkartea pozarren dago Gabon hauetako kanpainagaz. "Oso balorazio positiboa egiten dugu. Oso eskertuta gaude Durangaldeko herritarrekin", adierazi du Susana Lorenzo elkartekideak. Oraingo honetan, gainera, errekorra egin dute. 80.000 txartel ipini zituen salmentan, inoiz baino gehiago, eta guztiak saldu dituzte.

Baturiko dirua beharrizana dutenei laguntzeko erabiliko dute, hilero-hilero oinarrizko elikagaiak eskaintzeko, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!