Nasa yuwe komunitateko kideak Kolonbiako hego-ekialdean bizi dira, Cauca izeneko eskualdean, eta Toribio hirian daukate hiztun kopururik handiena. Atzo, komunitate horretako Jonnier Quiguapumbo aktibista Durangon izan zen. Udal ordezkariek harrera egin zioten nasatarrari, Garabide elkarteko Rosa Elizbururen eta Sabier Etxeberriaren bitartekaritzagaz.
Durangoko Udalak eta Garabide elkarteak urteak daramatzate lankidetzan, nasa komunitateko kideei beren hizkuntza eta kultura berreskuratzeko bultzada ematen. Fortalecimiento de estrategias lingüísticas y escolares para la recuperación del Nasa Yuwe: Intercambio de experiencias Vasco-Nasas proiektua garatzen dabiltza elkarlanean, hain zuzen ere. Proiektu hori Euskal Herrian euskara biziberritzeko esperientzian oinarritzen da, Cauca eskualdeko hezkuntza sisteman nasa sustatzeko helburuarekin. Besteak beste, prestakuntza eta aholkularitza eskaintzen diete nasa komunitateko irakasleei eta hizkuntza sustatzaileei. Atzoko bisitan, nasa komunitateko ordezkariak eta Garabideko kideek proiektuan egindako aurrerapenak eta emaitzak partekatu zituzten.