Helena Barrenetxea finalaren bila, gaur hasiko den Winter Seriesean

Anboto 2025ko mar. 10a, 10:26

Helena Barrenetxea Ezkurdi Jai Alaiko zaleak agurtzen iazko Winter Seriesean (Artxiboko irudia)

Gaur hasiko da Durangoko Ezkurdi pilotalekuan Euskotren Winter Series txapelketaren hirugarren edizioa. Txapelketa hau, emakumeen Jai Alai Leagueko hirugarren proba puntuagarria da Berriatuako eta Gasteizko proben ondoren.

Lehiari hasiera emateko, Helena Barrenetxea durangarrak eta Arai Lejardi markinarrak Maite Ortiz de Mendibilen eta Maialen Aldazabalen aurka jokatuko dute. Partidua 19:30ean hasiko da. Irabazleak martxoaren 24an jokatuko den finalerako sailkatuko dira. Aldazabalek irabazi egin zuen joan zen barikuan Araba Euskaraz-eko finalerdia (11-15, 11-15, Elaiarekin, Erika eta Romaneren aurka) eta garaipenaren bideari eutsi nahiko dio Durangon.

Erkiaga vs Barandika

Gizonen Banakako Seriesean, Barandikak eta Erkiagak neurtuko dituzte indarrak. Gernikarrak Urreisti gainditu zuen final-laurdenetan, partida on bat eta bigarren set borobil bat jokatuz. Erkiaga beti da faborito, baina Barandika kinielak hausten ahaleginduko da.

Datorren astean, martxoak 17, Ihart-Frida eta Elaia-Oaia izango ditugu Euskotren Winter Seriesean, eta Olharan vs Johan Banakako Seriesan.

Sarrerak LOTURA HONETAN eskuratu daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!