Kapitaneneko aurreproiektua aurkeztuko dute eguenean

Anboto 2025ko mar. 3a, 11:59

Udal ordezkariek, iazko otsailean, San Faustoko auzotarrekin egindako bilera.

Durangoko Udala San Faustoko auzokideekin batuko da eguenean, Kapitanena 2 aurreproiektua aurkezteko. 18:00etan, ordezkari politikoek auzoa bisitatuko dute. Gero, 19:00etan, Kapitaneneko proiektua aurkeztuko dute elizan.

San Fauston auzo-etxea sortzeko proiektua aurrera doa apurka-apurka. Udal arduradunek Kapitanena 2 proiektuari buruzko azalpenak emango dituzte eguen iluntze honetan. Udal iturriek gogoratu dutenez, proiektua auzotarrek beraiek aukeratu zuten. Besteak beste, baserriaren ondoko eremua handitzea eta elizarantz bideratzea eta kanpoaldean umeentzako parke bat egitea jasotzen ditu aurreproiektuak. Hau da: auzo-etxea eraikinaren beheko solairuan eraikiko dute, horri eranskin bat ipinita. Udalak interesa duten pertsona guztiak deitu ditu bertaratzera eta prozesuaren parte izatera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!