'Betiko gaua' , Fikziozko film laburrik onenaren Goya sarirako hautagai

Anboto 2024ko abe. 18a, 15:06

39. Goya sarietan, Fikziozko film laburrik onenaren kategorian lehiatuko da Eneko Sagardoy durangarrak zuzendutako lana. Betiko gaua, Eneko Sagardoyk Ander anaiagaz batera duen Sumendi filmak ekoiztetxeak ekoitzi du.

Betiko gaua Sumendi (2020an Enekok Ander Sagardoy anaiagaz batera sortu zuen ekoiztetxea), Galapan (Ander Barinaga-Rementeria) eta Ikusgarri films (Paul Urkijo) ekoiztetxeen produkzio bat da, eta Miren Gaztañaga eta Elena Irureta aktoreak ditu protagonista. Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazle markinarragaz batera idatzi zuen gidoia Sagadoyk; Buruz buru (Lanku, 2018) liburu kolektiboan hasi zen bien arteko lankidetza.

Bestalde, Marco pelikulak bost hautagaitza ditu 2025eko Goya sarietarako, besteak beste, Zuzendaritza onenaren eta Aktore protagonista onenaren kategorietan lehiatuko da. Ander Sagardoyk Marcon ere parte hartu du, ekoizle lanetan. 

Goya sarien ekitaldia 2025eko otsailaren 8an izango da, Granadan (Espainia).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!