'Gaztetxea aurrera' eta 'desalojo hau ilegala da' lako leloak entzun dira mobilizazioan zehar. Amaieran komunikatu bat irakurri dute udaletxeko plazan. Asteburuko gertakariak salatu eta gaur egungo gizartean gazteek dituzten "zailtasunak" zerrendatu dituzte. "Horretara zetorren gaztetxea, gazte langileen arazoei erantzutera, erasorik gabeko espazio bat izatera eta politika egiteko gune seguru bat sortzera. Hala ere udalak nahiago du gazteen bizitzak hobe ditzakeen proiektua garatzen utzi baino potentzial handia daukan espazio bat hutsik eduki eta hau eraldatzera datorren gazteria jazartzea", adierazi dute. Guzti honetatik asanblada eta gaztetxearen aldeko mugimendua "indartuta" atera direla esan dute: "Jazarpenen, jipoien, mehatxuen eta isunen aurrean tinko mantendu gara eta konpromiso osoz heldu diogu gaztetxearen aldeko borrokari hainbat eta hainbat gazte durangarren eskutik".