Larrasoloetak umeentzako xake txapelketa antolatuko du domekan, Durangon

Anboto 2024ko ira. 9a, 10:00

8 eta 14 urteko gaztetxoei bideratuta dago.

Larrasoloetak umeak xake klubera erakartzeko asmo irmoarekin hasi du ikasturtea, azken urteetako bideari jarraituz. Horrela, Udako II. Xake Torneoa antolatuko du domekan (irailak 15) 8, 10, 12 eta 14 urte arteko gaztetxoentzako. Xakea kalera ateratzeko helburuagaz, Ezkurdi parkean garatuko da torneoa, 10:30etik aurrera.

Izena emateko modu bi daude: Ajedrez.durango@gmail.com helbide elektronikoan eta 648 741 975 telefonoan.

40. urteurrena ospatzen

2024a urte berezia da Larrasoloeta klubeko kideentzat, 40. urteurrena ospatzen ari direlako. Lau hamarkadako ibilbidea ospatzeko Adiskidetasunaren Torneoa eta Eskolarteko Txapelketa antolatuko dituzte. Lehenengoa irailaren 21ean izango da eta estatu osoko 40 bat xake klub batuko ditu. Eskolarteko txapelketa, berriz, azaroaren 3an egingo dute. Bi ekitaldiak Landako Gunean izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!