Durangoko Larrasoloeta xake taldeak 40. urteurrena ospatuko du aurten, eta horretarako 12.000 euroko diru-laguntza jasoko du udalaren eskutik.
Lau hamarkadako ibilibidea ospatzeko Adiskidetasunaren Torneoa eta Eskolarteko Txapelketa prestatzen dihardue xake taldekoak. Lehenengo hitzordua irailaren 21ean izango dute. Euskal Herriko eta Espainiar estatuko 40 bat talde elkartuko dira. Eskolaarteko Txapelketa, bestalde, azaroaren 3an egingo dute. Ikasleen artean xakearekiko interesa sustatu gura duen ekitaldiak 700 bat gaztetxo batzea aurreikusi dute. Bi ekitaldiak Landako Gunean egingo dituzte.
Gainera, gabonei begira urteurrena ospatzeko ekitaldi berezi bat prestatzen ari direla iragarri dute Larrasoloeta xake taldeko kideek.
Ekitaldi horiei aurre egiteko diru laguntza bideratu du udalak, "tokiko kirol-erakundeei laguntzeko eta durangarentzat onuragarriak izango diren jarduerak sustatzeko konpromisoa berretsiz"