Tabirakok egun osoko jaia antolatu du zapatuan, emakumeen taldea sortu zeneko 50. urteurrena ospatzeko

Anboto 2024ko mai. 30a, 12:55

50 urteko ibilbidean emakumeen taldeetan ibilitako jokalariek omentzeko Landako kiroldegian otsailean egindako ekitaldia.

Ospakizuna Landako Gunean izango da.

Emakumeen taldearen 50. urteurrena ospatzeko ekimen berri bat egingo du zapatu honetan Tabirakok. Oraingo honetan egun osoko jai bat antolatu dute Landako Gunean. Eguerdian Durangoko kaleetan jai giroa zabaldu ostean Landako Gunean batuko dira bazkaritara. Bazkalostean hainbat opariren zozketa egingo dute. Ondoren, 17.30ean, dantzak eta DJak egongo dira.

Oraingo hau ez da urteurrena gogoratzen duten lehen aldia. Besteak beste, otsailean, Tabirako Baque eta Mondragon Unibertsitatea taldeen partiduko atsedenaldian '50' erraldoi bat irudikatu zuten kantxaren erdian urteurrenari keinu bat eginez.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!