[ARGAZKI GALERIA] Tabirakoren emakumeen taldeetan ibilitako jokalariak omendu dituzte

Anboto 2024ko ots. 25a, 16:12

50 urteko ibilbidean emakumeen talde desberdinetan ibilitako jokalariek omendu dituzte.

Atzo Tabirako Baquek eta Mondragon Unibertsitateak jokatu zuten partiduko atsedenaldia berezia izan zen. Denboraldi honetan 50 urte betetzen dira emakumeen lehenengo taldea sortu zenetik eta urte horietan guztietan Tabirakotik igaro diren emakumeetako asko batu ziren Landako Kiroldegian. Kantxara irten ziren atsedenaldian eta klubaren omenaldia nahiz zaleen berotasuna jaso zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!