Euskadiko Auzitegi Nagusiko epaiak berretsi du "legez kanpokoa" dela bost dorreen proiektuaren Urbanizazio Programa

Anboto 2024ko ots. 16a, 12:46

Epaia definitiboa da eta amaiera jartzen dio lau urteko prozesu judizialari, Herriaren Eskubideak jakinarazi duenez.

Herriaren Eskubideak jakinarazi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia (EAEJAN) berretsi egin du trenbideko lurretan bost dorreen proiektuaren Urbanizazio Programa "legez kanpokotzat" jotzen duen 2023ko epaia.

Horrela, amaiera jarri dio lau urte iraun duen prozesu judizialari. 2019an, Herriaren Eskubideak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen proiektuaren Urbanizazio Programaren kontra. 2023ko ekainean errekurtso horren epaiaren berri eman zuen Herriaren Eskubideak. Proiektuaren Urbanizazio Programa (PUP) "legez kanpokotzat" jo zutela adierazi zuten. "Epaiak kontu bi zehazten zituen. Batetik, proiektuaren Urbanizazio Programa ilegala zela. Bestetik, PERIa [trenbidearen urbanizazio plana] ezin zela exekutatu jasota zegoen eran, ez zuelako kunplitzen 2006ko legearekin. Zehazten zuen PUPa ez zela erreminta PERIak 2006ko legearekin kunplitu zezan. Horregatik adierazten zuen PUPa ilegala zela", zehazte du Jorge Varelak, Herriaren Eskubideako zinegotziak.

Euskal Trenbide Sareak kasazio-errekurtsoa jarri zuen epai horren aurka Euskadiko Auzitegi Nagusian. Izan ere, eztabaigai den legeak Euskal Autonomia Erkidegoan du jatorria, eta, ondorioz, auzitegi hori da jo daitekeen organorik gorenena. Horiek horrela, Euskadiko Auzitegi Nagusiak errekurtsoa atzera bota eta 2023ko epaia berretsi du orain. "Eskumena duen auzitegiak dagoeneko epai bat emana duela argudiatu du eta ez dagoela kasazio-errekurtsoa aurkezteko arrazoirik", dio Varelak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!