Euskal Herriko artisauek lana mimoz egiten dutela ikusteko ez dago Euskal Dendatik igarotzea bezalakorik. Bisitariak kalitate goreneko produktuak eta gutiziarik ederrenak topatuko ditu merkatu plazan. Durangaldekoak diren sei ekoizle daude bertan: Amalur (Abadiño), CY Jantziak (Zornotza), Restaurarte (Durango), Gorakat (Elorrio), Eneko Unzalu (Durango) eta Veletta (Durango).