Irekiera ekitaldian Arbaso artisauen elkarteko kideak, Bizkaiko Foru Aldundiko agintariak eta Durangoko ordezkari politikoak izan dira. Mireia Elkoroiribe alkateak moztu du irekiera ekitaldiko zinta, dantzariek eskainitako agurraren ostean.
54 postu ditu Euskal Dendak, iaz baino gehiago. Euretariko sei Durangaldekoak dira. Horietatik hiru, berriak: Zornotzako CY Jantziak dendako kideak (euskal jantzi tradizionalak), Durangoko Velatta denda (tote poltsak eta motxilak) eta Abadiñoko Amalurra (bitxiak, arropak eta poltsak).
Euskal Dendaren ordutegia honako hau izango da gaurtik domekara arte: 11:00-14:30 eta 16:30-20:30.