[BIDEOA] Palestinari elkartasuna adierazi diote Durangon eta Iurretan

Anboto 2023ko urr. 19a, 20:31

Bihar beste deialdi bana dago Elorrion eta Berrizen.

Palestinarrak Gazan bizitzen ari diren egoeraren aurrean, eurei elkartasuna erakusteko kontzentrazio bana egin dute Durangon eta Iurretan gaur arratsaldean. 'Palestina aurrera' eta 'Palestina askatu' lako leloak entzun ahal izan dira.

Aurreko egunetan Abadiñon, Zaldibarren, Atxondon eta Durangon bertan elkarretaratze gehiago egin dituzte helburu berarekin. Bariku honetara begira beste deialdi bi daude: Bata, Elorrioko plazan,19:00etan; bestea Berrizko Urtiaga plazan, 19:30ean.

Iurretan Askondoko aterpean elkartu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!