Palestinari elkartasuna adierazi diote Zaldibarren

Anboto 2023ko urr. 11a, 10:33

Israelen erasoen harira Palestinari elkartasuna adierazteko mobilizazioak egiten ari dira egunotan Durangaldeko eta Euskal Herriko hainbat herritan. Atzo, martitzena, Zaldibarren elkarretaratzea egin zuten. 

Iruñean, Bilbon, eta Donostian egin dituzte, baita ere. Mobilizazio gehiago egingo dituzte eskualdean egunotan. Adibidez, gaur, urriak 11, Durangon, kontzentrazioa egingo da Durangaldeko Kontseilu Sozialistak deituta. 19:00etan egingo dute Santana plazan; Abadiñon ere elkarretaratzea egingo dute, 19:00etan Matiena okindegi aurrean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!