Palestinaren aldeko elkarretaratzeak antolatu dituzte Durangaldean

Anboto 2023ko urr. 18a, 10:00

Durangon Ezkurdi plazan batuko dira eguenean, 19:00etan. Iurretan ere elkarretaratzea egingo dute, 19:00etan Askondon batuta. Atxondon gaur egingo dute kontzentrazioa, 18:30ean. Eta Elorrion barikuan, 19:00etan.

Azken egunotan Palestinan gertatzen ari denaren harira, hainbat eragilek elkarretaratzera deitu dute eguen honetan, 19:00etan, Durangoko Ezkurdi plazan. 'Okupazioa gelditu, Palestina askatu' izango da mobilizazioko leloa. Durangaldeko Elkarrekin Podemos alderdiak ere iragarri du, protestan parte hartuko duela, eta bertaratzeko deia egin die herritarrei. Iurretan ere eguenean batuko dira, 19:00etan Askondon.

Gaur, berriz, Atxondon egingo dute kontzentrazioa. 18:30ean izango da, Irubideko rotondan. Eta barikuan, urriak 20, 19:00etan Elorrioko plazan. 

Aurreko egunetan Abadiñon eta Zaldibarren ere kontzentrazioak deitu izan dituzte, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!