Durangoko San Fausto jaiak

[BIDEOA] Dena prest, San Fausto jaiei ekiteko

Anboto 2023ko urr. 11a, 15:09

Txosnaguneko txupinazoa jaur jaurtiko du Karrika Antzerki Taldeak.

Azkenengo prestaketa lanak eginda, txsonagunea prest dago jaiei hasiera emateko. Gaur, 19:30ean, kalejiran joango dira Santa Anatik txosnagunera eta txupinazoa 20:00etan botako dute. Ondoren, musika kontzertuak egongo dira Insomnia, Dube, Ezta Ilen eta Nevadah taldeen eskutik.

Udaleko txupinazoa bihar, 13:00etan, izango da. Kasu honetan ere kalejiran joango dira udaletxeko plazaraino Sugarri fanfarrearekin eta Xaiborren animazioarekin. Pregoia irakurtzeko ardura Mugarra Triatloi Taldeak izango du.

Jaietako egitaraua LOTURA HONETAN.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!