Ourdaybik auzolanean egindako boulderra aurkeztu du

Anboto 2023ko mar. 4a, 11:49

Ourdaybik Landako Kiroldegia azpialdean egindako boulderra (Argazkiak: @DurangokoUdala)

Lanak fase bitan egin dituzte. Boulderraren lehenengo zatia 2018an aurkeztu zuten eta atzo bigarrena inauguratzeko ekitaldia egin zuten, Landako Kiroldegiaren azpialdeko lokalean.

Herritar guztiei irekirik egon zen ekitaldiak hainbat osagai izan zituen: boulderra aurkeztu zuten, mendiari eta eskaladari buruzko ikus-entzunekoak eskaini zituzten eta luntx bat ere egon zen bertaratu zirenentzat.

Ourdaybik 30 urtetik gora daramatza abenturari lotutako kirolak sustatzen eta une honetan osasuntsu daude. "Biziberrituta gaude. 40 bat ginen eta orain 240 bat erabiltzaile daude", dio Ourdaybiko Javier Canales Osinaga 'Joni'-k. Herritarrei elkarteko kide izateko deitu dituzte.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!