Puntista historikoak eta Maite Gorrotxategi erraketista omenduko dituzte asteburuko jaialdietan

Anboto 2023ko urt. 27a, 12:56

Bere sasoian Durangoko pilotalekua handi egin zutenak ere protagonista izango dira.

Heldu da eguna. Hamar hilabeteko obren ostean, gaur berreraikiko dute Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekua. Lepo egongo den frontoian —sarrerak agortuta daude— zesta puntako partidu bi jokatuko dituzte 19:30etik aurrera eta partidu bien artean herriko puntista historikoak omenduko dituzte, udalak ohar batean informatu duenez.

Ez da asteburuko omenaldi bakarra izango. Domekan esku pilota jaialdia dago eta bertan 96 urteko Maite Gorrotxategi erraketistaren ibilbidea aitortuko dute.

“Gaur egun zoriontsua da kirol zale durangarrentzat eta, batez ere, zesta, pilota eta pala klubetako gazteentzat”, adierazi dute Ima Garrastatxu alkateak eta Julian Rios alkateordeak.

Hurrengo mugarria emakumezkoen lehenengo Winter Series txapelketa izango da, otsailaren 27an hasi eta hiru astez luzatuko dena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!