June Arbeo durangarrak aurten Bartzelona futbol klubeko atletismo taldearekin lehiatuko duela iragarri zuen joan zen astean, ANBOTOrako idazten duen iritzi zutabean. Eta asteburuan lehenengoz jantzi du bere klub berriaren elastikoa. Zapatuan izan zen, Jaenen, 10 kilometroko San Anton lasterketan. Geroago etorriko diren erronketarako (pista estaliko 3.000 oztopo proba) prestaketa moduan hartu zuen lasterketa. "Nahiko zirkuitu gogorra izan zen, aldapa askorekin. Apur bat entrenamendu moduan hartu nuen, baina oso lasterketa polita izan zen eta giro itzela izan genuen zirkuitu guztian zehar", adierazi du.