JAEDen zozketako kotxea 05.374 zenbakiak irabazi du

Anboto 2023ko urt. 8a, 13:47

Salmentara ateratako 65.000 txartelak saldu dituzte.

Gaur eguerdian egin dute zozketa, JAED-ek Durangoko Kalebarrian duen biltegian. Zozketa hasi bezain laster irten da sari nagusia den Renault Clio autoaren zenbakia: 05.374. Zenbaki irabazle guztiak argazkian ikusi daitezke.

Aurten salmentara ateratako 65.000 txartelak saldu dituzte. Sariak JAEDek Andra Mariko elizpean duen standean jaso daitezke bihar hasiko den astean zehar. Ondoren, JAEDek Intxaurrondon duen lokalean egongo dira eskuragarri martxoaren 31ra arte. 


JAEDeko kideak zozketaren ostean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!