Mauri Imaz gaur heldu da Santiago de Compostelara

Anboto 2022ko urr. 17a, 15:18

Mauri Imaz Santiago de Compostelan (Instagram: @turkiolismo)

Azkenengo egun biak bizikletan egin behar izan ditu hankan min hartu zuelako.

Mauri Imazek misio bat zuen eta bete du, nahiz eta ez den irten espero zen moduan. Urkiolatik Santiago de Compostelara arteko 660 kilometroak korrika egin gura zituen, zazpi etapatan. Joan zen eguaztenean abiatu zen eta lehenengo etapa biak (200 bat kilometro) aurreikusi moduan joan ziren. Baina hirugarrenean, hankan min hartu zuen. 25 bat kilometro herrenka egin zituen, baina ezin zuela ikusita bizikleta hartzea erabaki zuen. Horrela, pedalei eraginez egin ditu azken 460 kilometroak eta gaur heldu da Santiago de Compostelara. Lau egun eta 10 ordu igaro dira irten zenetik helmugara heldu den arte.

Balentria berri honekin, Durangon ospitale baten beharra dagoenaren mezua lau haizetara zabaldu gura izan du Imazek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!