Mauri Imazek hankan min hartu du eta Santiago de Compostelara bizikletan heltzen ahaleginduko da

Anboto 2022ko urr. 15a, 15:02

Korrikan egin ditu lehenengo 225 kilometroak. Bidea bizikletan amaitzen saiatuko da.

Mauri Imazek aste honetan erronka berri bat hasi du, Urkiola eta Santiago de Compostela korrika lotzekoa. Hasierako 225 kilometroak korrika egin ditu durangarrak, baina hankan min hartu du eta bizikletan jarraitzea erabaki duela jakitera eman du bere sare sozialetan.

Imazek Durangon ospitale berri bat egiteko beharra da zabaldu gura du ekimen honen bitartez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!