Gerediaga elkarteak eta Durango 1936 elkarteak antolaturiko eta Durangoko Udalak finantzaturiko “1936ko irailaren 25eko gertakarien ondorioz hildako lagun guztien oroimena eta aitortza” ekitaldiari dagokionez, hauxe adierazi nahi dut:
- Bertan aipaturiko 22 presoetatik 21 Durangoko errekete mugimenduarekin zuten harremanagatik atxilotu zituztela; pertsona horiek Zabalandin egiten ari ziren tiro-praktikekin eta gerrilla-ariketekin, eta haien azpiegiturarekin erlazionatu eta identifikatu zituztela, estatu faxistaren kolpearekin bat egiteko.
- Tokiko faxismoak urte askoan “kausaren martiri” gisa hartu izan zituela 21 pertsona horiek, eta, euren omenez, “Martirien etorbidea” izena jarri ziotela Durangon bere garaian garrantzitsuena zen etorbideari. Durangoko hilerrian kapera ere egokitu zitzaien.
- Nire desadostasuna adierazteko, Durango 1936 elkartearekin harremanetan jarri eta hauxe erantzun zidatela: “Durango 1936 elkarteak ez du faxistarik omendu eta ez du omenduko. Irailaren 25ean, hain zuzen, ez da faxisten aldeko omenaldirik egingo, Durango 1936 elkarteak antolatuta edo lagunduta ez behintzat”. Ezin dut erantzun hori ulertu deialdia hain esplizitua izanda: “1936ko irailaren 25eko gertakarien ondorioz hildako lagun guztien oroimena eta aitortza”.
-Ekitaldi honen eta hilaren 21eko aurrekoaren bidez (mugimendu memorialistekin kontrastatuta) ulertzen dut mezu errebisionista bat helarazten dela, zeinetan faxistak, erreketeak eta faxismoa bera zuritzen diren, eztabaida memorialista daramaten edukiak honako termino hauetara transmititzean: “Bi aldeetan jende ona eta txarra zegoen, bi aldeetan astakeriak egin ziren”, eztabaida memorialista oso identifikatuta dagoenean: “egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak faxismoak iraindutako pertsonentzat”.
- Aurrekari hauekin gauza bera bururatuko litzaiguke Musoliniren kasuan, partisano baten tiroz hil zena eta aurretiko epaiketarik gabe? Edo frantses estatuan, non Erresistentziak eta Makiak epaiketarik gabe exekutatu zituzten milaka kolaborazionista nazi, egingo litzaizkieke omenaldi bateratuak Musolini-partisanoei-kolaborazionistei-erresistentziakoei-makiei? Alemanian delitua da. Aurrekari horrekin, beldurra ematen dit pentsatzeak Durangon, Bildu-Podemos izanik agintari udal gobernuan, egunen batean posible izango litzatekeela elkarrekin "gogoratzea eta aitortzea" nire osaba Nicolás Barreña eta Durangoko poliziaren arduradun errepresiogilea, aurretiko epaiketarik gabe hil zutena 1934an.
Martin Barreña Oceja