Hitzez eta ahotsezen irakurtaldi giroturako izen ematea ireki dute

Anboto 2022ko mai. 17a, 16:10

Imanol Agirre, aurtengo kartelaren egilea.

Ekainaren 10ean izango da irakurtaldia, Benita Uribarrena parkean, 17:00tik aurrera. Euria eginez gero, San Agustin kulturgunean egingo dute. 

Pandemiak eragindako etenaldiaren ostean, hiru ekitaldigaz itzuli da Hitzez eta Ahotsez ekimena. Lehena, maiatzaren 13an egin zuten; Leire Bilbaok poesia irakurtaldia eskaini zuen Bizenta Mogel bibliotekan. Maiatzaren 28an Joseba Sarrionandiak berbaldia eskainiko du Durangoko Arte eta Historia museoan. Zikloa ixteko, irakurketa girotua egingo dute ekainaren 10ean. 

Irakurtaldirako izena emateko hemen sakatu behar da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!