Ametsak izango dira Hitzez eta Ahotsezen edizio berriko gaia

Anboto 2022ko api. 27a, 11:02
Imanol Larrinaga, aurtengo edizioko kartelagaz.

Ekainaren 10ean egingo dute irakurraldi girotua, Benita Uribarrena parkean; euria eginez gero, San Agustin kulturgunean egingo dute. Imanol Larrinagak egin du kartela. 

Irakurraldiaz gainera, beste bi ekitaldi antolatu dituzte Hitzez eta Ahotsezen edizio berrirako: maiatzaren 13an Leire Bilbaoren poesia emanaldia egongo da Bizenta Mogel bibliotekan; bestalde, maiatzaren 28an, 12:00etan, Joseba Sarrionandiak berbaldia eskainiko du Arte eta Historia museoan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!