Ziklo honetako gaia Ametsak izango dira, eta gaia aletzeko hiru ekitaldi antolatu dituzte.
- Lehenengoa maiatzaren 13an izango da, Bizenta Mogel Bibliotekan. Leire Bilbaok poesia emanaldia eskainiko du 19:00etan
- Hilaren 28an, bestalde, Joseba Sarrionandiaren txanda izango da. Idazle iurretarrak berbaldia eskainiko du Arte eta Historia Museoan, 12:00etan.
- Azkenik, ekainaren 10eko ekitaldia dago. Benita Uribarrena parkean irakurraldi girotua egingo dute 17:00etatik 21:00etara.