Joan zen zapatuan eraso homofobo bat gertatu da Zornotzan. Erasoa jasan zuen pertsona Durangoko Kurutziaga Ikastolako komunitateko kidea da. Pertsona horri babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute ikastolako sarreran, gaur eguerdian. Kontzentrazioaren goiburuan 'Eraso homofoborik ez. Zurekin gaude' leloa irakurri zitekeen . "Elkartasun keinua helarazi gura izan diogu, eta argi utzi horrelako eta tankerako jarrerak ez ditugula onartuko ez ikastolan, ez gure gizartean", adierazi du ikastolak bere sare sozialetan.