Zornotzarrek udal plaza hartu dute arratsalde honetan, herrian izandako azken eraso homofoboa salatzeko. Udalak gertakaria gaitzesteko adierazpen instituzionala kaleratu du eguerdi honetan, eta herritarrek protestara irten dute. Elkarretaratzea 18:30etatik 18:45etara egin dute. Udalak jakinarazi duenez, zapatuan eraso homofobo bat gertatu zen herrian.