Karrikak Jose Martin Urrutia 'Txotxe' zendu ostean oholtzan aurkeztu duen lehen antzezlana izan da Karrikan. Bertan, zortzi lagun plaza batean aurkitzen dira, kaxa bat buruan dutela. "Bakoitzari, norbanako lez egokitu zaion kutxa horretan egokitzeari buruzko hausnarketa da", azaldu zuten Karrikalariek antzezlana aurkezterakoan.
Aurrera begira, antzerki zale berriak topatu guran dabil Karrika antzerki taldea.