Karrikak entsegu irekia egingo du eguaztenean

Anboto 2022ko ots. 21a, 11:00

Karrika antzerki taldearen 'Karrikan' lana.

Antzerki zale berriak topatu guran dabil Karrika antzerki taldea. Horretarako, entsegu irekia antolatu du eguaztenerako, hilak 23. 18:00-20:00 bitartean izango da entsegua, San Agustin kulturgunean.. 

"Antzerkirako interesa duen edonor dago gonbidatua etortzera. Herritarrak animatu gura ditugu antzerkia ezagutu dezaten, lotsa albo batera utzi eta jolastera animatzeko", azaldu dute Karrika antzerki taldeko kideek. "Ikusi dezatela antzerkigintza ere sormena lantzeko erreminta lez".

Izena emateko, info@karrikaantzerkitaldea.eus helbide elektronikora idatzi behar da. 18 urtetik gorako antzerkizaleentzako da deialdia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!