Gregorio Vicario baldintzapean aske uzteko eskatu dute Etxeratek eta Sarek

Anboto 2021ko aza. 22a, 16:11
Patricia Velez eta Joseba Azkarraga (Argazkia: Sare)

Preso durangarra hirugarren gradura aldatzeko eskatu dute.

Patricia Velez Etxerateko bozeramaileak eta Joseba Azkarraga Sarekoak agerraldia egin dute gaur, Donostian, Gregorio Vicario Setien euskal presoaren egoeraz informatzeko. Lehengo astean, Etxeratek jakitera eman zuen Vicario Burgosko espetxetik Leongo ospitalera eraman zutela, "bypass koronario" bat ipini eta ebakuntza egiteko. Gaurko prentsaurrekoan Vicarioren osasun egoeraren berri eman dute, eta ebakuntza "ondo" joan dela azaldu dute. Hala ere, kartzela ez dela "leku egokia" horrelako gaixotasunak artatzeko esan dute: "Espetxe araudian araututa dago pertsona hauek espetxetik kanpo jaso ahal dutela tratamendua, baina, zoritxarrez, euskal presoen kasuan ez da aplikatzen arau hori".

Hori horrela, Gregorio Vicario berehala hirugarren gradura aldatzeko eskatu dute, eta baldintzapeko askatasuna onartzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!