[BIDEOA] Mauri Imazek gaur igo du azkenekoz Urkiola eta erronka bete du

Joseba Derteano 2021ko urr. 11a, 20:22

Hezur-muinaren donazioaren garrantzia lau haizetara zabaltzeko urtebetez egunero igo du Urkiola mendatea.

Aurretik sarritan gertatu den moduan 30-40 bat laguneko bolondres kuadrila batek lagundu dio azken igoera egiten. Goian zain zeudenek txaloen artean hartu dituzte ziklistak. Hunkituta zegoen Mauri Imaz eta une batzuetan erronka oso gogorra izan dela adierazi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!