Mauri Imaz 'Turkiolo' omendu dute gaur Durangon

Anboto 2021ko urr. 10a, 15:31

Urtebete joan da Mauri Imazek 'Tourkiola 365' erronka martxan ipini zuenetik. Iazko urri hasieratik, egunero-egunero igotzen du Urkiola bizikletan. Hezur-muineko emaile izateak duen garrantzia lau haizetara zabaltzea da bere helburua.

Bihar egingo azken igoera Imazek. Eta hori horrela, Durangoko Udalak omenaldia egin dio gaur eguerdian Imazi. Udalak azkenengo 364 egunetan hezur-muinaren donazioaren alde egin duen lana eskertu gura izan dio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!