Deklaratzera deitu dituzte Ernaik deitutako Bilboko mobilizazioetan atxilotutako gazteak

Anboto 2021ko eka. 18a, 14:23

Deklaratzera deitutako zortzi gazteetatik hiru Durangaldekoak dira. Ernaik hori salatzeko mobilizaziora deitu du. Ekainaren 23an izango da Durangon. 

Ernai gazte antolakundeak deituta manifestazioak egin zituzten maiatzaren 7an Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian. 'Larrialdi egoeran gaude' lelopean izandako protestetan zortzi gazte atxilotu zituen Ertzaintzak.

Orain zortzi gazteak  deklaratzera deitu dituzte, tartean daude Durangaldeko hiru gazte. “Ernaitik argi diogu gazteon prekarietate eta larrialdi egoeraren aurrean manifestatzea ez da delitua”, azaldu dute gazte erakundeko kideek. 

Hori horrela eta zortzi gazteen aurkako prozedura geratzeko eskatzeko ekainaren 23an Durangon mobilizazioa egingo dutela jakitera eman dute. 19:00etan izango da Andra Marin.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!